XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pirata thailandiarrek, Siamgo golkoan Txalupan sartuta ihes zihoazen ehun eta berrogeitahamar vietnamiar uretara bota zituzten bertan itoz.

Thailandiako kostaldea arriskuz beterik dago piraten arazoagatik.

Ekainaren hamazazpian, Siam deitu itsas golkoan, Thailandiako kostaldean, Bangkok hiritik 1.100 kilometrotara, txalupatan sar eta Viet Nametik ihesi zihoazen ehun eta berrogeitahamar vietnamiar inguru hil zituzten pirata thailandiarrek.

Bat bakarra atera zen bizirik, eta honexek, hain zuzen, kontatu du han gertatu zen guztia.

Thana Navy koronelak aditzera eman duenez, zortzi pirata armatuk vietnamiarren txalupak itsas hondora iraitzi ondoren, bertan ziren neskatxak indarrez har eta biolatu egin zituzten.

Bortxatu ondoren, hauek ere uretara.

Vietnamiarrok Malasiarantz irten ziren ekainaren hamabostean.

Viet Nam-eko Kien Giang probintziakoak ziren guztiak.

Vietnamiar guztiak, bat izan ezik, bertan itota geratu ziren.

Bat bakarra atera zen bizirik: Pham Hong Cuc, hamazazpi urteko neskatxa.

Uretara bota aurretik bost aldiz biolatu zutela, eman dio aditzera poliziari.

Gasolina bidoi bati eskua bota eta hantxe egon zen ur gainean.

Denbora laburrik barne sei arrantzale thailandiar azaldu ziren inguruan eta hauek txalupara bildu zuten.

Beste hamabi neskatxa eta zazpi urteko mutiko bat ere biolatuak izan ziren.

Biolatu ondoren ekainaren hogeitalauean uretara bota zituzten.

Proba guztiak bildu ondoren, pirata horietatik bat preso hartu du thailandiar poliziak, esan du Thana koronelak.

Koronelak esan duenez, Thailandiako kostaldean aspaldion piratek egin duten sarraskirik haundiena izan da.

Nazio Batuek vietnamiar errefuxiatuez arduratzeko Bangkok hirian duen mandatariak esan duenez, aurten, Thailandia aldean, berrogeitabederatzi pirateri kasu eman dira.

Erakunde honek, pirateriari aurre egiteko, 1`49 milioi dollar luzatu dizkio Thailandiako Gobernuari.